Aste honetako asteartean, maiatzak 10, Enkarni Genua etorri zitzaigun ikastolara bere txontxongiloekin batera.
Duela 30 urte baino gehiago, 1978. urtean hain zuzen ere, berak asmatu zuen "Erreka Mari"ren ipuina kontatu zigun, Euskal Herriko azken lamiarena.
Oso polita izan zen eta asko disfrutatu genuen guztiok, konturatu gabe ipuin-kontalariak bere istorian murgildu zigulako.
No hay comentarios:
Publicar un comentario