Ostiraleko arratsaldeak dira umeek gehien atsegin dituztenak, psikomotrizitate gelara joatea tokatzen baita.
Bertan, behin zapatilak eta jertsea kendu eta denen artean arauak birgogoratu dituztenean, M. Carmenek 1, 2 eta 3 esaten duenean honek prestatutako pareta botatzera ateratzen dira korrika haurrak.
Honen ondoren jolas librea egiten ematen dute arratsalde osoa, material desberdina erabiliz: koltxonetak, sokak, arropak eta oihalak, blokeak, txurroak, …
No hay comentarios:
Publicar un comentario